miércoles, 29 de octubre de 2008

THE CORPORATION

Dokumental honek oso ondo irudikatzen ditu enpresa handi edo korporazioek gure inguruan dituzten ondorioak eta horiekiko duten jarrera. Korporazioen jokabidea salatzen du eta gehienok lehenagotik (batzuek gehiago eta bestek gutxiago) ezagutzen ditugun aspektu asko erakusten dizkigu. Hala ere, ez da aspergarria edo errepikakorra, haietan sakondu egiten duelako eta arazo horiek guztiak batera erakusten dizkigunez, benetan duten eragina, boterea eta arriskua ikusteko gai garelako.

Bideoa ikusterakoan, gure gizartearen deshumanizazioaren adibide latzena ikusten ari garelako sentsazioa izan nuen, batez ere korporazioetako kargu altuek edo beraientzako lan egiten dutenen elkarrizketak entzutean. Esaten duten guztian gogor sinesten zutela ikus daiteke, nahiz eta astakeriak zirela iruditu niri. Izugarria iruditu zitzaidan burtsan inbertitzen duen gizon bati egindako elkarrizketa. Berak dioenez, burtsan dabiltzanak, gatazka politikoak edo gerrak gertatzen direnean etekinak baino ez dituzte ikusten, hauek lehengaien merkatua bultzatzen dutelako.

Korporazioa, gizabanakoek bezala, eskubideak dituen erakunde bat da, baina legearen aurrean pertsonok izan ditzakegun oztoporik gabea eta guztiz amorala. Legeak egin diezaiokeen bakarra multak ipintzea da, baina gehienetan etekin handiagoak izaten dituzte multak ordainduta legea beteaz baino.

Etika alde batera utzi eta etekinak dira beraien helburu bakarra. Pertsonak, animaliak, ingurugiroa, haurrak…, nahiz eta hauetako edonor kaltetua izan, ezinezkoa da enpresa hauek gelditzea.

Espero dudana da gizarteak enpresek izan duten bilakaera berdina ez izatea.

sábado, 25 de octubre de 2008

Web orrien Top7

1. Youtube: http://www.youtube.com

Bideo laburrak modu erraz batean internetera igotzeko aukera ematen du, baita bertan dagoen edozein bideo ikusteko aukera ere. Gainera, orrialde honek erabiltzailearekin mantentzen duen komunikazioa streaming-a da, hau da, edukiak ikusteko ez da beharrezkoa hauek deskargatzea, beraz, ez dute ordenagailuaren memoria okupatzen.


2. Google video: http://video.google.es/

Youtuberen antzeko orria da hau, hemen ere jendeak edo telebista kateek igotako bideoak ikusi edo haien bideoak igo ditzakete.


3. Mogulus: http:/www.mogulus.com

Edozeinek telebista kate bat sortu dezake orrialde honi esker eta munduko edozein tokitatik emititzen diren telebista kate ugari ikusi daitezke honen bitartez.


4. Zamzar: http:/www.zamzar.com

Orrialde h

onek hainbat aukera ematen ditu. Alde batetik, norberaren bideoak formatoz aldatzeko aukera ematen du, baina gainera, beste web orrialdeetako (youtube adibidez) bideoak ordenagailura aukeratutako formatoan deskargatzeko aukera ere ematen du.


5. Archive: http://www.archive.org/index.php

Archive.org, multimedia errekurtsoak eta web orrien historialak gordetzeko sortu zen. Bertan ikus-entzunezko eta i

datzizko material asko aurkitu daiteke, haietariko asko Creative Comons lizentziadunak. Orri hau oso baliagarria iruditzen zait iraganeko artxiboak bilatzeko edo web orrialde askok izan duten bilakaera aztertzeko.


6. Goear: http://www.goear.com

Orrialde honetan erabiltzaileek audio dokumentuak igo egiten dituzte, gerohauek edonoren eskura egon daitezen. Beraz musika konpartitzeko web orri bat dela esan daiteke. Youtubek bezala, honek ere streaming eredua erabiltzen du.


7. DivXonline: http://www.divxonline.info/

Web orri honetan filmak ikus daitezke eta ez duzu ordenagailura deskargatu beharrik. Bilatzailea dauka eta hauetan Veoh, Megavideo eta Youtube orrialdeetan igota dauden pelikulen linkak aurki daitezke, bertatik ikusteko.

viernes, 17 de octubre de 2008

Wikipediarako sarrera


HALA BEDI IRRATIA


Hala Bedi, Gasteiztik emititzen den eta Arabako lurraldera heltzen den irrati libre autogestionatua da. Programazioaren gehiengoa euskaraz ematen da.


Herri mugimendutik sortu zen irrati honen lehen emisioa 1983ko abuztuaren 6an izan zen Hedegile kaleko estudio batetik, hasierako asmoa estreinua abuztuaren 4an izatea bazen ere. Hainbat arazori aurre egin behar izan dio irrati honek: abuztuaren 4eko atxiloketak, hiru itxiera… Baina urteak igaro ahala handituz eta hobetuz joan da, bai eduki eta baita ekipo teknikoari dagokionez ere.


Gaur egun, Arrosa irrati sarearen kide da eta Hala Bediko parrillan, berak ekoiztutako saioez aparte, sare honetan dauden beste irratiek sortutako beste hamabi irratsaio ere badira.